Gure Historia

Colombia-Euskadi elkarteak 2003. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Gasteizen, Kolonbiako folklore-dantza talde bat eratzeko motibazioari erantzunez. Uztailaren 20a ospatu nahi izan zuten lehendabiziko aldiz: Kolonbiaren Egun Nazionala. Ekimen horren harira elkartu nahi izan genuen 8 pertsonak, eta martxan jarri genuen iniziatiba hura.

Lehendabiziko aurkezpen haren ondoren, kolektiboa elkartu eta erreferentzia gisa balioko zuen erakunde bat sortzeko beharraz hausnartu genuen, hirian ikusgarritasuna emate aldera. Horrela sortu zen Colombia-Euskadi Elkartea, eta 2004ko uztailean formalizatu zen legez, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Ofizialean.

Jarduera Nagusiak

Gure helburuak lortze aldera, honako jardueretan zentratu dugu gure lana:

a) Kolonbiako folklorearen sustapena Euskadin.

b) Kolonbiarren kolektiboari eta beste etorkin batzuei laguntza, aholkularitza eta bide-laguntza ematea.

c) Migratuen beste elkarte batzuk osatzeko orientazioa eta laguntza.

d) Harresiak Apurtuz Koordinakundearen kide -Arabako sekzioa-.

e) Basauriko Kultur artekotasunaren Mahaiko kide -Bizkaia-.

f) Gasteizko Lankidetza eta Bizikidetza Elkarguneetan parte hartzea.

g) Arabako Elikagaien Bankuaren merkatuen banaketan erakunde laguntzailea 2007. urtetik.

i) «Bake eta Bizikidetzaren kultura sustatzeko Komunikazio eta Heziketa arloko Estrategia» izeneko planaren baitan, komunikazio sozial, kultural eta interaktiboa sustatzen dugu; gure blog eta irrati digitalaren bitartez.

j) Eusko Jaurlaritzako Espetxeen Gizarte Zerbitzuarekin hitzarmena, komunitatearentzako lanak egiteko aukera eskaintze aldera.

Garapenerako Eragileak

Garapenerako Lankidetzarekin konprometitutako eragile soziala gara, bereziki Ko-garapen modalitatean espezializatua. Horretarako, Euskadi eta Kolonbiako erakunde publiko eta pribatuen arteko hurbilketa eta elkar-ezagutza bideratzeko ekimen eta ekintzak sustatu ditugu.

Lan horren adibide argia dira Gasteiz eta Ibague hirien arteko senidetzea, 2013. urteaz geroztik.

2007. urtetik, kolonbiar herriaren egoeraren inguruan sentsibilizazio ekintzak burutu dira EAEn: argazki erakusketak, zine erakustaldiak, material informatiboen banaketa, mahai-inguruak, hitzaldiak, …

2008az geroztik, Garapenerako Lankidetza proiektu ezberdinak kudeatu eta burutu ditugu, Tolima Probintziako haur zein gazteen baldintzak hobetzera eta emakumeen ahalduntze sozial zein ekonomikora bideratuta.