Kofinantzatzailea: Arabako Foru Aldundia

Beste aldea: Fundación Yapawayra

EBigarren urte honetan, emakumeen berdintasunerako eta ahalduntzerako eskolaren jarduerekin jarraitu dugu: 192 emakume, 21 gizon, 67 funtzionario eta Batxilergoko bi eskolatako 500 ikasle gaitu ditugu. Era berean, Emakumeen Gizarte Etxea martxan jarri dugu —500 emakume inguruk hartu dute parte hango programetan—, eta lortu dugu Emakumeen Komunitate Kontseilua erreferentziazko esparru bilakatzea udal mailan, emakumeei eta generoari lotutako gaietan.

Kofinantzatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Beste aldea: Yapawayra Fundazioa

Bigarren fasean, handitu egin da Confluencia Surgiendoko kide diren erakundeen kopurua, gazte erakundeei beren jardueretarako ekipoak eta materiala hornitu zazkie, eta 900 lagun inguruk (gehienak haurrak eta gazteak) hartu dute parte Surgiendoren ekimenetan.

 

Kofinantzatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Beste aldea: Yapawayra Fundazioa

Aurten, lortu dugu ubidea amaitzea. Horri esker, inguruko lau eremuk edateko ura izango dute, eta nekazarien 350 familia ingururen bizi-kalitatea hobetuko da. Horrez gain, ingurumen-hezkuntzako ekintzak eta ura zentzuz erabiltzeko kanpainak garatu ditugu, eta arroak garbitu eta oihanberritu ditugu (inguruko haur eta gazteen laguntzarekin, batez ere).

Kofinantzatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia eta Basauriko Udala

Beste aldea: Yapawayra Fundazioa

Emakumeen prestakuntza, mobilizazio eta eragin politikoaren bidez genero-berdintasuna sustatzeko ekimenak garatu dira. 2019an zehar, 123 emakumek eta 25 gizonek hartu dute parte Berdintasun Eskolan; emakumeen 8 elkarteri eta 29 komunitate-talderi eman zaie sostengua; eta emakumeen eskubideak sustatzera bideratutako 3 udal ekimen babestu dira (M8 eta A25, besteak beste).

Kofinantzatzailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA)

Beste aldea: Yapawayra Fundazioa

Emakumeen prestakuntza, mobilizazio eta eragin politikoaren bidez genero-berdintasuna sustatzeko ekimenak. 2019an zehar, 96 emakumek eta 27 gizonek hartu dute parte Berdintasun Eskolan; Emakumeen Gizarte Etxea eraikitzen hasi dira, eta emakumeen eskubideak babestera eta berdintasun-arrakalak gutxitzera bideratutako udal ekitaldiak egin dira.

Kofinantzatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia

Beste aldea: Yapawayra Fundazioa

Jarraitzen dugu emakumeei eta beren semeei/alabei babesa ematen. 2019an zehar, 153 emakume artatu genituen, prestakuntza eta sentsibilizazio-saioak eskaini genizkien arreta-prozeduran parte hartzen duten 175 funtzionariori, eta emakumeentzako babes-inguruneei buruzko kanpaina egin genuen (non 72 establezimenduk hartu zuten parte).