Egitekoa
Colombia-Euskadi elkartearen egitekoa da EAEn bizi diren etorkinen gizarteratze, laneratze eta barne-hartze kulturala sustatzea, baita horien jaioterrian garapen integrala bultzatzea ere, demokrazia parte-hartzailearen printzipioei jarraiki (elkartasuna eta elkarren arteko laguntza; giza garapen iraunkorra; ekitatea eta justizia soziala; eta gizarte barne-hartzailean oinarritutako ikuspegia).
Helburuak
- Kolonbia eta Euskadiren arteko harremana sortu eta estutzea.
- Hango eta bertakoen arteko integrazioa sustatzea, kulturaren bidez.
- Kolonbiako folklorea handik kanpo zabaldu eta sustatzea.
- Kolonbiako herritarren aldeko kooperazio proiektuak kudeatu eta garatzea.
- Behar duten pertsonei laguntza eta arreta emateko ekintzak sustatzea, nazionalitatea edozein delarik ere.