
Tokiko arduraduna: Yapawayra Fundazioa
Proiektuak aurrera jarraitu zuen Gaitaniako emakume nekazari eta indigenen garapen integralaren sustapenean egindako lanarekin. Ahalduntze pertsonala eta familia barruko ahalduntzea landu zen, baita komunitateko produkzio prozesuetako parte-hartzea ere, eta parte-hartze komunitarioaren esparruen barruko antolaketa ere.
Era berean, familiako baratzeen proiektua landu zen, etxeetan elikadura burujabetza sortzeko eta, horren ondorioz, bizi-eremu osasungarriak.
Lortutako emaitzak:
Tokiko arduraduna: yapawayra Fundazioa
Gizakion kontsumorako uraren arazoari konponbidea emateko lan egitea, Planadas udalerrian (Tolima) Ata ibaiaren goiko aldean kokatutako hiru bidexketarako. Lehen fase honetan kaptaziorako eta harea kentzeko tresnak, tankeak eta sare nagusia eraikiko dira. Komunitateak ubidea kudeatzeko prestakuntza prozesu bat ere burutuko da eta arroa babestu eta mantentzeko estrategia bat landuko da. Bestalde, Planadaseko nekazari komunitateek urarekin dituzten arazoen berri emateko jarduerak burutu nahi dira Gasteizen, baita komunitate horietako ordezkari eta Gasteizko taldeen arteko topaketak sustatu ere, batez ere hiriko ikasleekin.
Lortutako emaitzak:
Tokiko arduraduna: Yapawayra Fundazioa
Ibagué hiriko komunitate babesgabeetan genero indarkeriaren biktima diren emakumeei berehalako babesa eta arreta ematea. Egoera batzuetan, mehatxupean eta arriskuan egoten dira eta eskudun erakundeen aldetik ez dute behar den moduko arretarik jasotzen.
Proiektua hiru ekintza-ildotan gauzatu zen: i) Ibagué hiriko emakume elkarteak sendotzea, komunitate babesgabeenetan genero indarkeria kasuak identifikatu eta salatzeko tresna gisa, ii) indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta instituzionala emateko Ibilbideak sendotzea eta iii) indarkeriaren biktima diren emakumeei babes eta arreta integralerako zerbitzu bat ematea, duintasunez, eta beren babesgabetasun egoeran gainditzera bideratutako arreta psikosozial eta juridikoa ematea.
Lortutako emaitzak:
Tokiko arduraduna: Yapawayra Fundazioa
Lortutako emaitzak:
Tokiko arduraduna: Yapawayra Fundazioa
Ata ibaiko goiko aldeko lehen hezkuntzako lau eskolatako haurren hezkuntza baldintzak hobetzea, Gaitanian, Tolimako departamentuaren hegoaldean. Horrela, oinarrizko eskubideetako bat egikaritzeko baldintza duinagoak eskaini nahi dira, hau da, hezkuntza eskubidea.
Horretarako, bi ildotan lan egin zen: lehena; haurrek beren eskubideak ezagutzeko eta eskolaren parte sentitzearen inguruko sentimenduak finkatzeko ekintzak burutzea; eta, bigarrena, azpiegiturak egokitzea, altzariak, ekipamendua eta hezkuntza material ludikoa hornitzea bidexka horretan kokatutako lau eskoletan.
Eskerrak eman nahi dizkiogu bereziki José Ángel Cuerdari, Gasteizko Udaleko alkate izandakoa, proiektu honetarako egindako dohaintzagatik.
Lortutako emaitzak: