Gure Komunitatea

Colombia-Euskadi 2004. urtean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ziren kolonbiarren eskutik.

EAEn bizi diren etorkin kolonbiarren integrazio eta bide-laguntzaren alde lan egiten dugu. Kolonbiako errealitatearen inguruan sentsibilizatzen dugu eta bertako kultura zabaltzen. Era berean, Kolonbiaren aldeko garapenerako lankidetza proiektuak kudeatzen ditugu; funtsean, haur, gazte eta emakumeen gizarte eta ekonomia arloko ahalduntzean zentratuta.

Neutraltasun ideologikoan oinarritzen dira gure balioak: akonfesionalak eta apartidistak gara; erabakitze-autonomia; kultura aniztasuna; dinamismoa, malgutasuna, errealitateari egokitzea eta etengabeko berrikuntza; gardentasuna; eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuekiko eta instituzio publiko zein pribatuekiko sareko lana.